XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Andoni etsita ikustea baño bere burua hilla ikustea nahiago zuen aitak.
Bere buruarekin hizketan ari zela uste izanaz, hitz hauek jaulki zizaizkion ahotik: - Eta hik, Andoni, zer egin behar duk orain?.
- Etxekoez kanpora, munduko gizon guztienganako ustea eta konfiantza ukatu.
Iñorengan ez sinistu, nere lagun-taldea salbo!.
Aspaldi entzun nizun, aita, esaten zenidala:
Orduan sinistu ez nuena oraintxe sinistu dut.
Hala ere Andoniren buru zorrotza lanean ari zen.
Ez zen egoera egokienetakoa gauzak lasaitasunez hartzeko.
Bere gurasoak negarrez ikusteak baño min haundiagorik ez zion munduan ezerk eman ordura arte; emango ere ez, noski.
Gizakien aurka biraoa esanaz suge gaiztoaren mizto-zokoan gorderik doan lerde pozoidun guztia gizakien aurpegira bota ahal izan balu, huraxe egingo zukeen.
Etzion iñori barkatuko Andonik, bere gurasoari negar egiñerazi izatea.
Aita-ama zaharrek ez zuten halakorik merezi.
Begi guztiak, Andonik hartuko zuen erabakiaren zai zeuden Ipintzako sukalde nahigabetu hartan.
Ohartu zen horretaz Andoni.
Beretarren bihotzetan lasaitasuna sortu nahiean bezala, hala esan zien: - Zoritxarreko bide madarikatu horrek egingo duen ondamendiaren ondoren, ikulluan ditugun lautatik hiru ganadu kendu beharrean izango naiz.
Hala ere nekazari izatearen zuztarra ez dut ukatuko!.
Etxe honetan ezagutuko dute Andoni, edota lurra lantzen behintzat, oraindaiño beste lanetan ikasi ez duen baserritar hau.
Ipintzako lur laburrak lantzea dut baztarrera utziko!.